Aurrera jarraitzen du Ganbera Musika zikloak, martxoaren 2an hasi zelarik zortzigarren edizioa. Euskadin egiten den honelako bakarra, Kutxa Fundazioaren ekimena da, lankidetza estuan Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin, honen egoitzan direlarik kontzertuak. Gaur arratsaldean, 20:00etan, doako sarrerarekin Arteko hirukotea izango da, sortu berria, biolin, tronpa eta pianoz osatua, eta Mozart eta Brahms interpretatuko dituzte. Datorren ostegunean Assai haize-boskotearen txanda izango da.
Zikloaren sustatzaileak: Kutxa Fundazioa, Musikene, Donostiako Orfeoia, Donostia Musika
Egitaraua
- W. A. Mozart: Hari eta tronparako kintetoa K. 407 (Hirukotearentzat moldatua)
Allegro / Andante / Rondo: Allegro -
J. Brahms: Biolin, tronpa eta pianorako trioa Op. 40
Andante / Scherzo: Allegro / Adagio mesto / Allegro con brio
Hurrengo kontzertuak
Maiatzak 04 | Assai Haize-Boskotea
Maiatzak 18 | Kantometrics Hirukotea
Maiatzak 25 | Alborada Bikotea
Ekainak 08 | Piano-kontzertua