Datorren igandean amaituko da Irun Hiriko Kutxa literatura-lehiaketaren 42. ediziorako jatorrizko lanak jasotzeko epea; eleberri eta olerki modalitateetan deitu da, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, eta 25.000 euroko saria dago eleberri atalean eta 15.000 €koa olerki atalean. Oinarrien arabera, epaimahaiek irailaren 23an emango dute epaia; jendaurreko ekitaldian irabazleen berri emango da eta sariak emateko data jakinaraziko da, urtearen bukaeran izango delarik.