Modarako diseinu eta eskulangintza eremuetako hogeita bost sortzailek protagonizatuko dute “Gold” azoka, datorren asteburuan Tabakalerako Kutxa Plazan. “White” azokarekin lorturiko arrakastaren ondoren, honelako bigarren azoka da, eta Gipuzkoako artistek diseinatu eta ekoitzitako produktuak bertan erakusteko euskarri izateko helburua du. Undermount-ekin lankidetzan, bitxigintza, moda, poltsak, altzariak, puntua, estanpazioa, osagarriak, haurrentzako moda... izango da bertan, baita Dj’ak eta zuzeneko performanceak ere.