Plazako beste gune batean, astelehenean, hilaren 27an, beste ekitaldi bat izango da Book Box-en inguruan; hiri-liburutegi mugikor honetan, erabilitako liburuak, aldizkariak, komikiak, fanzineak… daude edozein herritarren eskura, irakurketa-zaletasuna sustatzeko eta ahazturik edo erabili gabe dauden aleak partekatzeko eta berrerabiltzeko kultura sortzeko helburuarekin. Gainera, Book Boxek topaketak antolatzen ditu artistekin: kasu honetan, ebakigarriak erabiliz egindako lanak aurkeztuko dizkigu Jone Lizarraldek, eta zuzeneko emanaldia eskainiko dute Sara Mansilla eta Kimetz Galarraga musikariek.

Book Box JP arquitectura-k (Markel Elizalde eta Jorge Pineda) sorturiko egitasmoa da Kutxa Kultur Enea komunitatearen barruan garatua.

 

Astelehenean, apirilak 24 // 19:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

 KutxaKulturEnea BookBox1200x800