Performance honetan artistak Joxan Goikoetxearen akordeoi-musika izango du lagun; “Itzaletik aztarnara” du performanceak izena, eta horrela larunbatean, 20:00etan, ukitu berezi bat jarriko dio Nisa Goiburuk Kutxa Kultur Plazan egiten ari den egonaldiari, bertan bere “Nacida del mar” (Itsasotik jaioa) serieko lan bat ari delarik margotzen jendaurrean. Artista-performer-ak dioenez, “orain egiten dugun ekintza orok bere itzala uzten du, eta hori geure bizitza bizitzeko moduaren ondorioa da. Itzala geure oroimenean eta atzematen duenaren oroimenean hautematen eta erregistratzen dugu”.
Nisa Goiburu artistak bere lana erakusten digu Kutxa Kultur Plazan. Nisa Goiburu bere ibilbide luze eta oparoan artista integral eta moldakor bihurtu da, eta bere ezaugarria da oinarri antropologiko sakonaren gainean landu duela beti bere obra. Emakumea, natura eta Izatearen funtsa izan ditu zutabe nagusiak, horietan sakondu duelarik Nisak bere lanbide-ibilbidean zehar. Bere erakusketak tematikoak dira eta hainbat jakintza-arlotatik adierazten ditu.
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan “Artea zuzenean” programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara hiru astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.
Apirilaren 5etik 27ra
Ordutegia:Asteazkena 11:00-13:00 // Osteguna 17:30-20:00 // Ostirala 17:30-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera). Sarrera librea