Kutxa Kultur Musika 2016 programan hautaturiko bi talde egongo dira datorren asteburuan, doako sarrerarekin, 20:00etan, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan. Bihar, Plazan, Charlie and the Colours-ek “Mehaka” aurkeztuko du; diskoaren izena Berastegiko baserri batena da, talde donostiarrak han grabatu baitzuen zuzenean. Eta larunbatean, Klubean, Perlak-en emanaldia, talde zarauztar hau Indie post punk giroan sortu zelarik. Baita ere ostiralean, Irungo Martindozenean, Iñigo Serrullaren doako kontzertua izango da.


 2017ko kontzertuak

Kluba Charlie TheColours1200

Charlie and The Colours