Kutxa Kultur Gelak programak bi hitzaldi iragarri ditu datorren asterako; doan izango dira 19:30ean Ruiz Balerdi aretoan Tabakalera eraikinean. Asteartean, Catalina Erauso arte-elkartearekin lankidetzan, “Claves esotéricas en la pintura del Bosco” (Giltzarri esoterikoak Boscoren margolaritzan), Álvaro Bermejo idazlearen eskutik. Asteazkenean, “La mujer, el deporte y el suelo pélvico” (Emakumea, kirola eta pelbis-zorua) Daniel Berasategik emango du. Eta bihar, ostirala, betiere Ruiz Balerdi aretoan, 19:00etan, hitzaldi-tailerra, eta hor Creactivalia taldeak bere berrikuntza-ildoan “Emprendimiento en el universo startup” (Ekintzailetza startup unibertsoan) gaiaz hitz egingo du.
Ekintzailetza startup unibertsoan
Creactivaliak, 100 proiektu baino gehiagoko “Ideien Bankua” daukan plataforma, saio hau eskainiko die “Startup Unibertsoa” ezagutu nahi duten guztiei.
Hitzaldi-tailer honen helburua da startup bat sortzerakoan batzuetan egiten diren oker batzuk ezagutzea, edo bere oinarrian dauden kontzeptuak, baita horien inguruko inbertsio-ekosistema ere.
Kutxa Kultur-ek Creactivalia plataforma bezalako ekinbideak bultzatzen ditu, kulturaren arloan ekintzailetza berritzailea indartzeko xedeaz.
Ostiralean, apirilak 21 // 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera)
Beharrezkoa izena ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Gai esoterikoak Boscoren margolaritzan
Ezer gutxi dakigu berari buruz, zaldi bat zuela eta Brabanteko herri txiki batean bizi izan zela, erlijio-gerrek suturiko eta munduaren azkenaren izu-ikarak menderaturiko Flandrian. Haren mundua bestelakoa zen, fraktal bat onirikoaren eta ameslariaren artean, eta hortik lan hermetikoa bezain labirinto-itxurakoa egin zuen, gai esoterikoz gainezka, psikoanalisiaren eta surrealismoaren aitzindaria.
Asteartean, apirilak 25 // 19:30<21:00
Hezkuntza: gaztelania
Hizlaria: Álvaro Bermejo. Historian eta Antropologian lizentziaduna. Idazlea eta kazetaria.
Emakumea, kirola eta pelbis-zorua
Zoru pelbikoaren prebentziora eta mantentzera bideratutako hitzaldia. Hainbat gai landuko ditugu: gorputz-jarduera jakin batzuk egiterakoan egiten dugun gehiegizko esfortzua, eta erditu ondoren eta gorputz-ariketak egiten hasi baino lehen zer mediku-azterketa egitea komeni den.
Asteazkenean, apirilak 26 // 19:30<21:00
Hezkuntza: gaztelania
Hizlaria: Daniel Berasategi