Tabakalera eraikinean Kutxa Kultur Plazak bi jarduera interesgarri proposatzen ditu. Datorren larunbatean, 19:00etan, familia osoentzat “Versos en tu ventana” (Bertsoak zure leihoan) antzezpena izango da: museo zahar kalamastra baten markoetan bizia hartzen duten olerki eta bertso-ipuinen bilduma bat; "El Sekadero, mikroantzerki eta kultura"rekin lankidetzan egingo da. Eta datorren ostegunean, 18:00etatik aurrera, “Revolutionary Brothers”en eskutik hitzaldia, proiekzioa eta kontzertu akustikoa kaleko kultura eta reggae ezagutarazteko.


Versos en tu ventana (Bertsoak zure leihoan). Antzerkia

Poesia katedraduna eta bere Poema bekaduna erakusketa berezi bat aurkeztera datozkigu: olerki eta bertso-ipuinen bilduma bat, museo zahar kalamastra baten markoetan bizia hartzen dutelarik. Dena ordenan jartzeko, bertsoak beren leihoetan birkokatu beharko dira, txotxongiloak erretauletan eta ilusioak agertoki gainean.

Kutxa Kulturrek antolatzen du "El Sekadero, mikroantzerkia eta kultura"ren laguntzarekin.

 

Larunbatean, apirilak 15 // 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera)
Hizkuntza: gaztelania
Pertsona guztiei zuzenduta. Sarrera librea

 

RevolutionJamRock

Estatu nahiz maila internazionaleko kartel esanguratsu batekin, RevolutionJamRock reggae eta hip hop indoor jaialdia estatuko garrantzitsuenetako bat bezala finkatu da. Aurten 6. edizioa ospatzen da eta JamRock Kulturala izango da lehenenego jarduera-eguna Kutxa Kulturreko guneetan garatuko dena. Kaleko kultura eta reggae zabaltzeko ekintzak gauzatuko dira: hitzaldiak, dokumentala eta borobiltzeko kontzertu akustiko bat. Festibala 21ean eta 22an Gazteszena aretoan jarraituko da.

 

JamRock Kulturala
Ostegunean, apirilak 20 // 18:00ak aurretik
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte
 
Egitaraua
  • 18:00. Hitzaldiak: Bi gai landuko dira: alde batetik, Revolutionary Brothers-ek -Donostiako musikariak eta festibalaren antolatzaileak- beren 15 urteko bidaiaren lanak azalduko dituzte; bestetik, Ganjazz elkarteak Donostian egin duen lana, elkarte kanabikoen ingurukoa, azalduko du.
  • 19:00. Dokumentala: Euskal Reggae eta Ska musikari buruzko 50 minutuko lan dokumental berria.
  • 20:00. Kontzertua: Reggae eta musika brasildarra nahasten dituen talde akustikoarekin gozatzeko tartea.

 Plaza RevolutionaryBrothers1200