Nisa Goiburu artista tolosarra jendaurrean ari da Kutxa Kultur Plazan bertara lekualdaturik bere estudioa. “Nací del mar” (Itsasotik jaio nintzen) serieko margolan bat egiten ari da, intuizio batetik eta itxuraldaketari egiten dion begirada poetikotik abiatuta. Nisa Goiburu bere ibilbide luze eta oparoan artista integral eta moldakor bihurtu da, eta bere ezaugarria da oinarri antropologiko sakonaren gainean landu duela beti bere obra. Emakumea, natura eta Izatearen funtsa izan ditu zutabe nagusiak, horietan sakondu duelarik bere lanbide-ibilbidean zehar.
Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan “Artea zuzenean” programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara hiru astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.
Apirilaren 5etik 27ra
Ordutegia:Asteazkena 11:00-13:00 // Osteguna 17:30-20:00 // Ostirala 17:30-20:00 (Ostegun eta Ostiral Santua ez)
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Apirilaren 22an, larunbata, 20:00etan perfomance bat egingo da, “Itzaletik aztarnara”; bertan lanaren oinarrian dagoen kontzeptua birsortuko du artistak, Joxan Goikoetxea eta Ander Letamendiaren musikarekin.