Musikak protagonismo handia izaten jarraitzen du Kutxaren kultura-programazioan. Musikenerekin lankidetzan, gaur Kutxa Kultur Plazan, jazza “Back to the sessions” taldearen eskutik. Bihar, ostirala, Klubean, “The Paperhead” gazte-gazteen sixtie soinua eta giro psikodelikoa; Nashvilletik etorriko dira, “Los Secos” irundarrak hasierako artista gisa direla. Eta larunbatean bertako bi banda; gauza berriekin datoz, eta doan izango da aretora sarrera: Havoc-ek “Amado líder” disko berria aurkeztuko du, eta Oso Miel Oso-k bere “Debut” mini CDa.


Kontsultatu agenda: kutxakultur.eus

 

Jazz BackToTheSessions1200x600

Back to the sessions