Datorren astelehenera arte zabalik izango da izena emateko epea Kutxa Kultur-ek sustaturiko azoketako bigarrenean, apirileko azken asteburuan “Gold” deiturapean egingo delarik; distiratik abiatuta urre-koloreko gune bihurtuko du Plaza, atzera utzita lehenengo edizioko jatorrizko zuri hutsa. Azokak aukera izan nahi du sortzaileentzat, beren artisau-lan propioak eta sorkuntza-diseinuak dituztenentzat, beren markak handiagotu eta produktuak saldu nahi badituzte beraien standetik.


Kutxa Kultur Market

Baduzu saldu nahi duzun eskulanik edo sorkuntza-diseinurik? Azokan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Gold distiraren baliotik abiatzen da. Kutxa Kultur Market urre-koloreko gune distiratsu bihurtzen da, jatorrizko zuri hutsa atzera utzita.

Hauxe da gure proposamena eta parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Konta iezaguzu zeure proiektua.


Bidal ezazu mezu elektroniko bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era:

>> Txostena zeure datu pertsonalekin (izena, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NAN, etab.)
>> Markaren deskribapena
>> Argazkiak
>> Estekak
>> Etab.

Zenbat eta osoagoa izan informazioa, orduan eta hobe!


Hautespenerako, kontuan izango ditugu aurkezten diren produktuen orijinaltasuna eta mota. Zuk hazarazi nahi duzun marka bat izatea interesatzen zaigu.
Eskatzaileek Gipuzkoan izan behar dute egoitza.
Parte-hartzea doakoa izango da. Aukeraketa egin ondoren, antolatzaileek standaren ezaugarrien, arauen eta esleituriko kokapenaren berri emango dute.
Hornitzaile bakoitzak bere standa muntatu eta antolatu behar du (ekitaldiaren bezperan edo egun berean goizez), eta ekitaldia bukatzen denean desmuntatu.

Parte hartzeko epea apirilaren 10an amaituko da.


ModaMarket Gold1200