Ganbera Musika zikloan -Euskadin dagoen horrelako bakarra eta Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin (honen egoitzan izaten dira kontzertuak) lankidetza estuan Kutxak sustatua- gaur arratsaldean, 20:00etan, Luces y Sombras boskotea, bost emakumek osatua, izango da. Gaur aurkeztuko duten programan klarinetedun boskoterako errepertorioan garrantzitsuenak eta ezagunenak diren bi lan daude, Mozartek eta Brahmsek onduak, klasizismoaren eta erromantizismoaren harribitxiak, hurrenez hurren.

Luces y Sombras Boskotea 2016ko irailean sortu zen. 
Kideak: Lidia Sierra (biolina), Lou Delebecque (biolina), María Luisa Sopeña (biola), Laura García (klarinetea) eta Julia Caro (biolontxeloa).

 

Egitaraua

  • W. A. Mozart: Kintetoa klarinetearekin, K. 581 la maiorrean
  • J. Brahms: Kintetoa klarinetearekin Op. 115

 

Hurrengo kontzertuak

Apirilak 27    | Arteko Hirukotea
Maiatzak 04  | Assai Haize-Boskotea
Maiatzak 18  | Kantometrics Hirukotea
Maiatzak 25  | Alborada Bikotea
Ekainak 08    | Piano-kontzertua{/lang}


 CicloCamara LucesySombras1200x600