Datorren larunbat goizerako, Class programak, Tabakalerako Kutxa guneetan, norberaren irudiari buruzko tailer bat antolatu du helburu honekin: zeure oinarrizko jantziak antolatzen ikastea zeure bizimodu, lan eta estiloaren arabera, zeure premiak aztertu eta erosketa egokiak egin ditzazun. Armairua beteta izan arren, zer jantzirik ez duzun sentipenik ez izateko. Beste tailer batean, 3 eta 12 urte arteko haurrentzat, Kutxa Ekogunearen Haur Parkean eguzki-erlojua “ezagutuko da”, horren funtzionamendua azalduko zaielarik parte-hartzaileei.
Class tailerra. Nire oinarrizko jantzirik onenak
Tailer honen helburua da zure oinarrizko jantziak aukeratzen laguntzea, zeure bizimodu, lan eta estiloaren arabera. Kontua da zeure premiak aztertzen ikastea eta erosketa egokiak egitea, zeure oinarrizko jantziek eguneroko premiak ase diezazkizuten.
Huts egitea izango litzateke armairua beterik izatea, eta hala ere “ez dut zer jantzirik” sentitzea. Ez da beharrezkoa jantzi asko izatea, baizik eta ondo pentsatuak eta euren artean konbinagarriak izatea, “gutxirekin asko” egin ahal izan dezazun. Zertan inbertitu beharko zenukeen ikasiko duzu, eta zertan inbertitzeak ez duen merezi: horrela beti amestu dituzun oinarrizko jantziak izango dituzu.
Antolatzailea: Kutxa Kultur Class
Larunbatean, apirilak 1 // 10:30<13:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Doakoa. Plaza mugatuak. Izena emateko epea amituta
Haur tailerra. Eguzki erlojua
Eguzki erlojua oso antzinatik denboraren (orduak, minutuak, segundoak) igaroera neurtzeko erabili den tresna bat da. Eguzki kuadrante ere baderitzo. Gnomon batek eskaladun azalera baten gainean jaurtitzen duen itzala erabiltzen du eguneko mugimenduan Eguzkiaren posizioa adierazteko. Gnomonaren kokapenaren eta eskalaren formaren arabera, denbora mota ezberdinak neur daitezke, zeinetatik ohikoena irudizko eguzki denbora den. Tailer honen bitartez eguzki erlojuaren funtzionamendua irakatsiko zaie haurrei, erlojua bat sortzearen bidez.
Kutxa Ekoguneko Haur Parkean haurren irudimena lantzeko hainbat tailer prestatu ditugu.
Larunbatean eta igandean, apirilak 1 eta 2 // 12:30 eta 17:30
Lekua: Haur Parkea. Kutxa Ekogunea
3-12 urteko haurreentzat
Informazioa eta izen emateak HEMEN