Kutxa Kultur Moda programako sei diseinatzaile egoiliarrek beren modeloak desfilarazi zituzten moda-ibiltoki distiratsu batean, joan zen larunbatean modaz bete zutelarik Kutxa Kultur Plaza ehun eta berrogeita hamarren bat ikusleren aurrean; han egon ziren Administrazioaren, diseinu-eskolen, museoen eta saltegien ordezkariak, azken batean, arlo honetan eragina duten eremu guztietakoak. Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre-ren proposamenak oso goretsiak izan ziren publikoaren aldetik.

Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua, bizikidetza eta lankidetzaren aldeko apustua eginez sorkuntza-iturri gisa; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.


Argazkiak: Niko Iturralde

170325_KutxaKulturModa_Desfile (1)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (2)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (15)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (10)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (11)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (9)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (12)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (4)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (3)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (8)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (6)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (13)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (5)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (7)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (14)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (17)
170325_KutxaKulturModa_Desfile (16)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (1)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (2)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (15)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (10)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (11)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (9)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (12)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (4)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (3)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (8)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (6)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (13)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (5)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (7)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (14)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (17)
  • 170325_KutxaKulturModa_Desfile (16)
  • Argazki gehiago: facebook Kutxa Kultur

     

    Programa

    Kutxa Kultur Moda Kutxa Fundazioa azken zazpi urteotan sustatzen ari den proposamena da, moda-sorkuntza eta diseinuaren munduari gure lurraldean laguntzeko, sorkuntza-eremu honetan esku hartzen duten eragileen artean sareak ehuntzeko helburuaz, eta honela azkenaldian neurri batean hautsitako balio-katea berrezartzen laguntzeko. Ikastaroak eta hitzaldiak eskaintzen ditu eta, batez ere, Gipuzkoako diseinatzaileen talentua zabaltzen lagunduko duten ekintzak sustatzen saiatzen da.