None Super Heure, Kutxa Kultur Enea komunitateko kidea 2016tik, hilero bezala, ebakigarrien zuzeneko muntaketa-saio bat eskaintzeko izango da Plazan, datorren ostiralean, 18:00etan, eta oraingoan portuko etxetxoei buruzkoa izango da saioa. Eta larunbat goizean Class programak norberaren irudiari buruzko tailer bat proposatzen du, geure buruari hain kritikoak ez diren beste begi batzuekin begiratzen ikasteko: zer-nolako jantziek laguntzen duten zure irudia indartzen, nahi duzun efektua lortzen, eta interesatzen zaizun gorputz-zatira protagonismoa eramaten.


Ebakigarriei buruzko tailerrak: Portuko etxetxoak

Ebakigarriak aurrez erosita eraman daitezke edo saioan bertan erosi, non beti egongo baita opari bat eta aparteko materiala. Ebakigarriak atsegin badituzu, baina ezin bazara etorri, eskuratu zeurea eta lan egin etxetik zeure erritmoan Facebooken grabaturik utziko dugun bideoarekin, saio hauek zuzenean emitituko baitira. Har ezazu parte zuzenean edo urrutitik, egin galderak eta iradokizunak, eta eman zeure iritzia.
Sartu Facebooken @Nonesuperheure eta aurkitu nork eta nola parte har dezakeen, zein adinetakoak, non saltzen diren ebakigarriak eta emaiozu “Atsegin dut”-i jarduera hauei eta beste askori buruz egunean egoteko.”

 

Norberaren irudiari buruzko tailerra

Lantegi honen helburua da zeure buruari bestelako begiekin begiratzen ikastea, ez hain begi kritikoekin. Ikastaroan zer-nolako soslaia daukazun ikasiko duzu eta nola indartu behar duzun, baita zure indar-guneak nabarmentzen ere automatikoki zure ahuleziak ezkutatzeko. Zer-nolako jantziek lagunduko dizuten zeure irudia indartzen eta nahi duzun efektua lortzen: estilizatuagoa, femeninoagoa, maskulinoagoa, androginoa…; azken batean, zuk arreta-gune izatea nahi duzun gorputz-atalari protagonismoa ematen ikasiko duzu.

*Parte-hartzaile bakoitzak guraizeak ekarri beharko ditu.

Ordutegia: 10:30 - 13:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza