Kutxa Kultur Klubak jarraitzen du bertako jazz interpretatzaile gazteek, Jazzaldian hautatuek, beren lehenengo emanaldiak egiteko esparrua izaten. Datorren asteazkenean agertokian izango da Erik, Joanes & Dave hirukotea. Egun berean, Plazan, Jairom Black-ek musika kartara proiektuaren entsegu edo saio-proba irekia egingo du jendaurrean. Eta leku berean, Kutxa Kultur Dantzan programak datorren ostegunean Soledad Ruz-en konpainia flamenkoa aurkeztuko du "Tablao" proposamenarekin, errotiko flamenkoaren dantza- eta kantu-ikuskizuna.
Erik, Joanes & Dave
Erik Niemietz (pianoa, teklatuak), Joanes Ederra (baxua), David Gorospe (bateria).
Erik madrildarrak eta Joanes & Dave zarauztarrek Musikenen zeudela ezagutu zuten elkar eta 2016an sortu zuten hirukotea. Egiten duten musika hainbat estiloren bat-egitea da izendatzaile komun batekin: groove-a. Honela, EJDren estiloak blues eta swing-aren tradiziotik, jazz rock, funk edo soul-eraino hartzen du.
>> Ordutegia: 20:00
>> Lekua: Kutxa Kultur Kluba
>> Dohainik
Jairom Black
Jairom Black kartara egindako musika-egitasmoa biluztu egingo da eta bere funts edo mamira iristeko aukera emango digu jende guztiarentzat irekitako entsegu edo saio-probak antolatuz entzuleengana hurbiltzeko asmoarekin; eta aldi berean izan dezatela musika, dantza eta antzerkiaren mundua beste ikuspegi batetik ezagutzeko aukera. “Emanaldi akasgabe baterako lan asko egin behar izaten da atzean, eta zu zara gure gonbidatu berezia artearen mundu dibertigarri eta trinko honetan zehar egingo den bidaian”.
Datak:
>> Martxoaren 29a: 16:30 – 18:30
>> Apirilaren 5, 12 eta 19a: 16:30 – 18:30
>> Maiatzaren 3, 10 eta 24a: 16:30 – 18:30
Lekua: Kutxa Kultur Plaza
Tablao
Gutxi gorabehera ordu eta laurdeneko ikuskizuna, ohiko Tablaora eramango gaituena, non dantza eta cante flamenkoa egingo diren formatu honetan.
>> Sarrera librea.
>> Ordutegia: 19:00
>> Lekua: Kutxa Kultur Plaza