Emakume sortzaileen begietatik ikusitako emakume liderren erretratuek, Sortzaileen Klubaren eskutik astebetez ikusgai egon eta izan zuten inpaktuaren ondoren, Kutxa Kultur Plazako galeriak apirilaren 23ra arte Shandra Martínezen margolanak erakutsiko ditu. “Tres momentos” (Hiru une) erakusketak, zabaldu eta ixten diren ateen bidez, argiz, kolorez, itzalez, lerroz eta kolore lauez beteriko istorioak proposatzen ditu. Hainbat teknika eta tamainatako 29 lan dira, artista donostiarrak azken 10 urteotan eginak eta lehen aldiz jendaurrean ikusgai jarriak.

 tres momentos 1