Datorren larunbatean, 20:30ean, moda-ibiltoki bihurtuko da Kutxa Kultur Plaza, eta bertan erakutsiko dira Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrek sorturiko modeloak. Hauek dira beren sortze-lanak erakutsiko dituzten diseinatzaileak: Saioa Matxain, Miguel Ángel Arone, Goiuri Unanue, Inge Zubeldia, Julen Linde eta Elena Silvestre. Moda-sortzaile hauek urtebetez Tabakalerako instalazioetan beren lekua dute, beste diseinatzaile batzuekin partekatua; joan zen udazkenean hautatu zituen horretarakoxe eraturiko epaimahaiak.
GONBIDAPENA behar da.