Sortzaileen Klubak, publizitate-arloko profesionalak batzen dituenak, gaurtik larunbatera arte urteko biltzar nagusia egingo du Donostian eta 1.500 pertsonak baino gehiagok 80 jardueratik gora partekatuko dituzte hitzaldi, tailer eta eztabaida artean. Topaketa honek bere atarikoa izan du Kutxa Kultur galerian, Tabakaleran, jarri den erakusketan, non aste osoan emakume liderren 30 erretratu dauden, hainbat euskarri eta estilotan ikusiak emakume sortzaileen begietatik.

Tradizionalki gizonek menperatutako eremuetan ardura handiko postuak lortu dituzten emakumeak dira. Erreferente diren emakumeak, datozen belaunaldiei bidea erraztu egin dietenak. Ingeniari, biologo, mediku, ikerlari, artista, enpresari edota zuzendari diren emakumeak. Arrakasta izandako emakumeak, gaitasuna, talentua, dedikazioa eta arrakasta genero kontua ez dela agerian uzten dutenak.

Beraiek emakumezkoen talentuaren ebidentzia dira eta baita aukera berdintasunaren alde egiten jarraitzeko pizgarria.

 

Algunos techos Rotos
Martxoaren 14tik 19ra // Tabakalerako ordutegia
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

ExpoPlaza AlgunostechosRotos1200x600