Mojo Workin XX. mendeko afroamerikar kultura eta musika sustatu eta zabaltzeko sorturiko elkartea da, horiek tokiko jarduerarekin eta gure inguruneko errealitatearekin konektatuz; bere urteroko jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo du, eta gaur gauean Archie Lee Hooker iparramerikarra eta Wild Boogie Combo frantziarrak eramango ditu Kutxa Kultur Klubera. Larunbatean eta igandean, bi vermouth session izango dira Plazan 12:30ean: “Club 45 again” liburua aurkeztu eta Dj’en emanaldia izango da lehen egunean; eta Blas Picón & Iker Piris-en kontzertua bigarren egunean.
Archie Lee Hooker