Datorren larunbatean iritsiko da Kutxa Kultur Klubera Mucho laukotea eta “Pidiendo en las puertas del infierno” aurkeztuko du, taldearen hirugarren albuma; aurreko guztiaren aldean oso bestelako diskoa da, ohikotik urruntzen saiatu baitziren, gitarren eta baxuen ordez sinte-ak erabiliz. Asteartean, agertoki berean, Jazzaldian hautaturiko bertako taldeetako batentzat aukera: Pas de Bourrée, 2014an sorturiko taldea, Catalina Sophie (ahotsa), Diego Rodríguez (gitarra) eta Guido Farusi-k (kontrabaxua) osatua. Jazz goxo eta lasaia.
Mucho
Madril eta Toledo artean osaturiko taldea da kide hauekin: Martí Perarnau (gitarrak, teklatuak eta ahotsa), Miguel de Lucas (baxua), Carlos Pinto (bateria) eta Víctor Cabezuelo (gitarra). Bere kideek hainbat musika-proiektutan parte hartu eta hartzen dute (The Sunday Drivers, Underwater Tea Party, Rufus T. Firefly…), baina 2010ean indarrak batzea erabaki zuten Mucho sortzeko, eta musika-proiektu honekin urte berean debutatu zuten disko homonimo bat autoeditatuz.
Larunbatean, martxoak 18 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak erosi
Pas de Bourrée
2014an sorturiko hirukotea -Catalina Sophie (ahotsa), Diego Rodríguez (gitarra), Guido Farusi (kontrabaxua)- Kutxa Kultur Kluban egongo da.
Beraien errepertorioa batez ere barru-barruko jazz lasaian oinarritua dago, sarraldiak eginez pop, soul eta Brasilgo musikan. Musika-konexio polita dago hiruren artean eta komunikazio ona entzuleekin.
Asteartean, martxoak 21 // 20:00
Sarrera librea
Mucho
