Creactivalia plataforma ekintzaileei agertzen zaizkien oztopoak gainditzen saiatzen da, eta 100 proiektu baino gehiagoko ideia-bankua du; bihar, ostirala, hitzaldia emango du Ruiz Balerdi aretoan. Asteartean, hilaren 21ean, leku berean eta Catalina Erauso elkartearekin lankidetzan, Francisco Pizarrok Galiziako Itsasadarretako (Rías de Galicia) biziaz hitz egingo du, Espainiako ipar-mendebaldeko uretako animalia interesgarrien errepasoa. Eta ostegunean, baita ere Ruiz Balerdi aretoan, Carlos Benitok Tchaikowskyren bizimoduaz hitz egingo du. Hitzaldi guztiak doakoak dira.


<< Creactivalia. Nola ekin, ahaleginean hil gabe

Hitzaldi-tailer hau inbertsiorik eta arrisku ekonomikorik gabe beren enpresa propioa izan nahi duten guztiei zuzenduta dago, edota besterik gabe, ekiteko beste era bat ezagutu nahi dutenei, ekintzailetza klasikoaren hesi eta mito asko ezabatuz. Kutxa Kultur-ek plataforma hau bultzatzen du kulturaren arloan ekintzailetza berritzailea indartzeko xedeaz.

 

Ostiralean, martxoak 17 // 19:00
Nahitaezkoa da joateko asmoa aurrez jakinaraztea posta bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

<< Baso sorgindu bateko itsasoa

Bizitza Galiziako Itsasadarretan. Laminaria artean. Bizitza eta heriotza. Ehizatu edo ehizatua izan. Espainiaren ipar-mendebaldeko uretako animalia interesgarrien errepasoa. Catalina Erauso Arte Elkarteak Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia.

 

Asteartean, martxoak 21 // 19:30<21:00
Hezkuntza: gaztelania
Hizlaria: Francisco Pizarro, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko ohorezko lehendakaria

 

<< Tchaikowskyren biografia

Hizlariak P.I. Tchaikowsky, Errusiako konpositorearen biografia jorratuko du modu atsegin eta errazean. Kutxa Kultur Gelak antolatutako hitzaldia.

 

Ostegunean, martxoak 23 // 19:30<21:00
Hezkuntza: gaztelania
Hizlaria: Carlos Benito