Testigos del olvido/Ahanzturaren lekukoak erakusketa datorren igandean amaituko da, Kutxa Kultur Plazako galerian. Mugarik Gabeko Medikuen proposamena izan da, Juan Carlos Tomassi-ren 40 argazki dituena, Martín Caparrós, Santiago Roncagliolo, Laura Restrepo eta Manuel Rivas idazleen testuekin batera. Erakustoki horretan jada iragarri da ordezkoa astearterako; Sortzaileen Kluba Donostian bilduko da berriro eta bere erakusketa eskainiko du: emakume liderren erretratuak emakume sortzaileen begiez ikusita.
Emakumeen erretratuak, “ahanzturaren lekukoen” ondoren
- Xehetasunak