Kutxa Kultur Gelek hitzaldi bat proposatzen dute datorren asteazken arratsalderako (19:30ean, doako sarrerarekin); Ruiz Balerdi aretoan izango da María José Noain arkeologoaren eskutik, eta berak aztekei eta Tenochtitlan-i buruz hitz egingo du. Hernan Cortes eta bere armada Mexikora iritsi zirenean XVI. mendearen hasieran, gora zihoan azteken inperioarekin topo egin zuten: Tenochtitlan zen, egungo Mexiko hiria, eraikin bikainak zituena Tenplu Nagusia nabarmenduz. Bere aztarnategi esanguratsuenen bidez ezagutzen da kultura hau.