Hasieratik Kutxa Fundazioak babesten dituen Miramongo Matinée saioen 25. urteurreneko edizioan, datorren larunbatean, ohi bezala 11:00etan eta Euskadiko Orkestraren egoitzako agertokian, Ensemble Diatessaron izango da, alegia, Inmaculada Aramburo (biolina), Takeshi Kanazawa (biolina), Elena Martínez de Murguía (zango-biola) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa), guztiak Orkestrako kideak, eta gainera Loreto Aramendi (klabea). J. S. Bach-en “Fugaren artea” interpretatuko dute.

Hil baino hiru urte lehenago, erabat ederra izango den musika beten bidez hilezkor bihurtuko duen gaiaren lehenengo notak idatzi zituen Bachek. Musika Eskaintzak eta Bariazio kanonikoek bezalaxe, Fugaren Arteak "lan zientifikoa" izan behar zuen Musika Zientzien Elkarterako. Manifestu baten modukoa da; horretan diskourtsoaren ondoren musika isiltasun bihurtzen da; hain gardena da, hain garbia, non musikaren mundutik aldendu egiten den; bazterrean uzten du mundua bera; bestela esanda, aldendu egiten da.

 

Larunbata, martxoak 11 // 11:00
Lekua: Orkestraren egoitza
Babeslea: Kutxa Fundazioa 

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦  www.euskadikoorkestra.eus{/lang}