En Clave de Sol-en eskutik, Tabakaleran Kutxa Kultur-era itzuliko da “Fuck Up Nights” bere seigarren saioan. Doako sarrerarekin, hainbat arlotako hiru enpresaburu izango dira bertan: pertsona- eta negozio-trebatzailea, Teresa Echeverria; garapen profesionala errazten duen sistema baten sortzailea, Ana Queraltó; eta idazle bat, Javier Iriondo. Bere garaian egin zituzten oker edo hanka-sartzeak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin, baita porrot haietatik ateratako ikasbideak ere, haietatik igo baitira gaur egun dauden lekura. Bihar, ostirala, 20:00etan.
“Fuck Up Nights”en seigarren saioa Kutxa Kultur-en
- Xehetasunak