Oso jardunaldi berezia izango da datorren astean, Mississippitik Archie Lee Hooker eta Paristik Wild Boogie iritsiko baitira; baina gaur arratsaldean, 20:00etan eta doako sarrerarekin, Jazzaldiak hautaturiko bertako taldeen saio berria izango da Kutxa Kultur Kluben. Bucket Brigade Roberto Nieva (saxo altua), Joel Molina (gitarra) eta Rodrigo Ballesteros (bateria) osaturiko taldea da; bere proposamenak jazza beste musika batzuekin (pop, rock, indie eta world music…) batzen du.
Bucket Brigade
Musikenen ikasitako musikariek 2015ean sortu zuten hirukotea, eta gero Amsterdam edo New Yorkera joan ziren prestakuntzan jarraitu ahal izateko. Orain Bucket Brigade sortzeko elkartu dira, oso ohikoa ez den hirukotea, bere musika etengabeko interakzioan oinarritzen duena. Bere hiru kideek entsegu edo saio-proben eguneroko laborategian sorturiko musika hori Madrilgo klubik onenetako batzuetan taularatu dute.