Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 edizioarekin 30etik gora artistak izango dute euren lana erakusteko aukera eta dozena bat herrialdeetara iritsiko dira.

Katapulta Tour musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kulturak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Gaztemaniak, Heineken Jazzaldia eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. 

Bi helburu nagusi ditu:

    musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez)
    Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea, klubei eta antolatzaileei babesa emanez.

 

Aukeratuak:

→ Kutxa Kultur Musika: Amor de Tokyo, Ane Leux, Charlie & The Colours, Izaro, Luma eta Perlak.
→ Musika: Beñat Igerabide, Buffalo, Grande Days eta Trini Fox
→ Eszenikoak: Amaia Arriaran, Nerea Ariznabareta, Amagoia Lauzirika, Dosekilibrados eta Sergio Arrospide.

Baita Jazzaldiakoak eta Gaztemaniakoak ere.

katapulta.org


170303_KatapultaTour_Presentacion
170303_KatapultaTour_Presentacion