Ganbera Musikaren zortzigarren zikloa gaur arratsaldean hasiko da bere agertoki berrian, Donostiako Orfeoiaren egoitzan, San Juan kaleko 6an. Abreu laukotea (Laura Sánchez, Alberto Cid, Inés Moreno eta Nora López) izango da Beethoven eta Dvorák interpretatzen. Zikloak, honelako bakarra Euskadin, datorren asteetan jarraituko du bikote, hirukote, laukote eta bostekoekin, eta beste zazpi kontzertu eskainiko ditu, beti ostegunetan, 20:00etan, Orfeoiaren egoitzan, eta ekainaren 8an amaituko da piano errezitaldiarekin.
Abreu Laukotea
Laura Sánchez (biolina), Alberto Cid (biolina), Inés Moreno (biola) eta Nora López (biolontxeloa).
Egitaraua
- L. van Beethoven, 4. koartetoa Do minorrean, Op. 18
I. Allegro ma non tanto
II. Scherzo, Andante scherzoso quasi Allegretto
III. Menuetto, Allegretto
IV. Allegro - A. Dvořák, Hari-koartetoa, 12. zka., Fa maiorrean, Op. 96 "Amerikar"
I. Allegro ma non troppo
II. Lento
III. Molto vivace
IV. Finale: Vivace ma non troppo