Datorren astean, astelehenetik ostegunera, dFeria-k XXIII. edizioa izango du, eta bertan 29 taldek 30 ikuskizun aurkeztuko dituzte, horietako erdiak antzerkiak, Donostiako 10 agertokitan. Kutxak ekimen hau bultzatzen jarraitzen du eta Tabakalerako Klubean astelehenean, 17.00etan, “Frida” antzeztuko da, eta asteartean, Kutxa Kultur Plazan, lehen aldiz “Topa, work in progress” emango da, euskal dantza tradizionalak ikasitako dantzarien eta hip hop dantzarien artean egindako topaketa kalean, beraien bizigunean.

 15975047 1552307254785082 3431527230820533602 o