Kutxak aurtengo gizarte-proiektuen artean emandako laguntzetako bat Gipuzkoako Elikagaien Bankuak jaso duen furgoneta izan da; bada, etengabe ibili beharko du datorren ostiralean, hilak 25, eta larunbatean, hilak 26, Elikagaien Bilketa Handia egingo baita, Kutxa Solidarioak ere laguntzen duen ekimena. Bestalde, genero-indarkeriaren aurka Estatuko VIII. Psikologia Jardunaldiak ere babesten ditu; indarkeria matxista ezabatzeko eredu gisa “tratu onaren kulturarekin”, datorren ostiral eta larunbatean izango dira Kursaalen jardunaldi hauek.