Kutxa Solidarioak, hil honen 25 eta 26rako Elikagaien Bankuak sustatzen duen Bilketa Handiaren kanpainan ere inplikatuak, “Naranja think gazteak” gazte-proposamenean parte hartzen du; motibazioa eta sormena iratzartzeko dei hau, hilaren 19an, larunbat osoan, Eureka!-n entzungo da. Eta igandean, Gielmar elkartearen ongintzazko jaialdiari ere lagunduko dio; gizarte inklusiboa eraikitzearen alde lan egiten duen elkarte honen jaialdia Kursaaleko ganbera-aretoan izango da 18:00etan hainbat jarduerarekin.