Ohikoa zen “Solidaritatearen Jaia” aldatu eta Solidaritatearen Forum bihurtu da bosgarren edizioan; datorren larunbatean Tabakalera eraikineko bi gune hartuko ditu, ekintza askorekin egun osoan zehar. Gipuzkoa Solidarioa sarea osatzen duten elkarteetako 45 baino gehiago izango dira Patioan, beren proposamenak aurkeztu eta partekatzeko. Kutxa Kultur Plazan Elkarteen Txokoa kokatuko da; bertan prestakuntza-dinamikan parte hartuko dute elkarteek, eta Elkarteetako Emakumeen Topaketa egingo da.
Eremu honetan lanean ari diren 45 elkartek baino gehiagok beren proposamenak aurkeztu eta partekatuko dituzte. Tabakalerako Patioan, 30 elkarteen stands izango dira 10:00etatik 20:00etara.
Gipuzkoa Solidarioaren Foruma taupada indartsuz beteriko ekimen bizia da, non egun osoan zehar hainbat jarduera izango diren.
Zain gaituzu!
Programa
<<10:00. Irekiera // EnpatinaXion tailerra eta Batukada. Banaiz bagara / Plus 55 // EKI XAGUArekin argazkia ateratzeko parada. EKI SAGUA
<<11:00. Saskibaloi itsua. Begiris Elkartea // Gluzemia probak egiteko aukera. Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea
<<11:30. Eki saguaren liburua. Ondare Kultur Elkartea
<< 12:00. José Mari Soroa abeslaria. Nagusilan // EKIrekin argazkia ateratzeko parada // Real Sociedadeko Hockey jokalari nesken sinadura saioa
<< 12:30.Sarri banaketa Argazki Rallya. SOS Arrazakeria, DEPARKEL (Asociación de Parkinson de Debabarrena)
<< 13:30. Abesti saioa. Aita Menni
14:00-16:00 Bazkalordua
<< 16:00. Saskibaloi itsua. Begiris Elkartea
<< 16:30. Munduko ipuinak. Amher Elkartea
<< 17:00. Boccia Erakustaldia. Gielmar Elkartea
<< 17:30. Jolas kooperatiboak. Gurutze Gorria
<< 18:00. Euskal dantza. Euskal Dantza Elkartea // Gluzemia probak egiteko aukera. Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea
<< 18:30. Hiritartasun unibertsalaren pasaportea. Emaus Fundazioa
<< 19:00. Keinu hizkuntzetan abestiak. Manos K Rien
<< 19:30. Amaiera
Egun guztian zehar ATZEGIko Zine eta Bideo taldea, jardunaren ekitaldiak filmatzen arituko da.