Kutxa Fundazioaren eta Kirol Egokituko Federazioaren eskutik, duela hamar urte oztoporik gabeko bainua iritsi zen Gipuzkoako hondartzetara. Hondarribiko Udala izan zen dibertsitate funtzionala edo mugikortasun urria dutenei zerbitzu integrala eskaini zien lehenengoa hondartzaz, eguzkiaz eta itsasoaz berdintasunean gozatzeko. Aste honetan ospatu da urteurren hori eta aurtengo udan, azken urteetan bezalaxe, oztoporik gabeko bainua, Hondarribian eskaintzeaz gain, Getariako eta Kontxako hondartzetan ere eskainiko da.
Oztoporik gabeko bainua zerbitzua doakoa da eta Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.
Laguntzailea: Kutxa Solidarioa
Helburuak
- Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei.
- Itsas bainuko laguntza erraztea.
- Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea.
Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak, muleta bereziak, txalekoak, etab.
Hondarribiko hondartza
Datak. Uztailaren 14etik irailaren 4era
Ordutegia. 11:00-18:00, astelehenetik igandera (jaiegunak barne)
Hartu zure hitzordua. Telefonoa 651 902 666 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ezaugarriak
- Hondarribiko hondartza bertan zerbitzu integrala, irisgarritasun irizpideak jarraituz, sarbide arrapala, pasarela, aldagela eta WC egokitua. Bertan egunpasa egiteko oso aproposa.
- Ez dago adin mugarik. Hamar urteko esperientzia.
- Doako garraio zerbitzua ere eskaintzen da. Eguna, lekua eta ordua telefonoz kordinatuko dira.
Kontxako hondartza. Donostia
Gurekin Blai. Gurutze Gorria
Datak. Uztailaren 1etik irailaren 15era
Ordutegia. 10:00-14:00, astelehenetik ostiralera
Kokapena:Kontxako hondartzan (Gurutze Gorriko postuaren ondoan)
Hartu zure hitzordua. Telefonoa 943 22 22 22