Donostia 2016ko “Break a Leg!” proiektuak ezgaitasunen bat dutenek sorturiko arte-lanak ikusgai egiten ditu, laborategi, erakusketa eta beste jarduera batzuen bidez, joan zen asteartetik hasi eta ekainaren 19ra arte, hain zuzen. Agertokietako bat Kutxa Kultur izango da Tabakaleran, eta hor laborategi eszeniko bat gauzatuko da 18 artistaren lanarekin; bertan aurkeztuko da “Debajo del sombrero” taldea, artearen bidezko hausnarketa bakartzeaz eta komunikazioaz.