Irailaren 15era arte Donostian eta Getarian eta irailaren 3ra arte Hondarribian, Kutxa Fundazioak bainu lagunduaren zerbitzua bultzatuko du, mugikortasun murriztua dutenek (gazte nahiz helduek) itsasoan bainua har dezaten baldintza-berdintasunean. Helburu nagusia da hondartzara eramatea, mugitzeko zailtasunak dituztelako seguru eta oztoporik gabe bertaratu ezin diren pertsonak. Zerbitzu honek ezgaitasun edo dibertsitate funtzionala duen jendea eta pertsona nagusiak gizarteratzen laguntzen du. Horiei aisialdiko jardueretan parte hartzea errazten die, eta natura-inguruneaz, kasu honetan itsasoaz, baliatu eta gozatzeko aukera ematen die. Azken batean, pertsona guztien presentzia eta parte-hartzea normalizatzen du guztion aisialdi-guneetan.

Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak, muleta bereziak, txalekoak, etab.


Kontxako hondartza. Donostia

Gurekin Blai. Gurutze Gorria

Datak. Uztailaren 15etik irailaren 15era
Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:30
Hartu zure hitzordua. T - 943 22 22 22

 

Hondarribiko hondartza

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa

Datak. Uztailaren 15etik irailaren 3ra
Ordutegia. 11:00-18:00, astelehenetik igandera (jaiegunak barne)
Hartu zure hitzordua. T - 651 902 666

 

Malkorbeko hondartza. Getaria

Gurutze Gorria, Getariako Udala, Cristóbal Balenciaga Museoa

Datak. Uztailaren 15etik irailaren 15era
Ordutegia. Uztaila eta iraila: 11:00-13:00 // 16:00-19:00; abuztua: 11:00-18:00
Hartu zure hitzordua. T - 617 452 153


 BanoSinBarreras1200