Datorren igandean, uztailak 9, Esklerosi Anizkoitzaren alde Mójate - Busti zaitez kanpainaren XX. edizioa izango dugu Euskadiko igerileku eta hondartzetan, Esklerosi Anizkoitzaren Eugenia Epalza Euskal Fundazioak antolatuta, eta, urtero bezala, Kutxa Fundazioaren laguntza izango du. Dagoeneko elkartasun-marea honen 20 urte dira eta, urtero bezala, dei egiten die ahal duten guztiei hurbilen duten hondartza edo igerilekura joan daitezen gaitz hau dutenekiko elkartasuna adieraztera, Euskadin gaitz hau pairatzen duten 2.200 pertsona baino gehiagori babesa emanez.
Laguntzailea: Gipuzkoa Solidarioa
Kanpainaren helburuak
- Gaixotasun sendaezin honek sortarazten dituen arazoak gizarteari jakinarazi eta sentsibilizatzea.
- EA pairatzen duten pertsonei eskaintzen dizkiegun errehabilitazio zerbitzuak finantziatezko dirua lortu.
Eugenia Epalza Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioak Euskadin EA duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin lan egiten du, giza sentsibilizazioa eta taldearen eskubideak defendatuz. Hau guztia, gure gizartean aldaketa eragin nahian, pertsonen guztien arteko berdintasuna lortzeko asmoarekin.