Datorren ekainaren 11n, igandea, Real Sociedad Fundazioak antolaturiko jardueren barruan, eta hirugarren urtez jarraian, Gipuzkoa Solidarioak bere txokoa izango du Zubietan: informazio-mahaiak, dinamikak, tailerrak eta abar. Aurten ere, ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’k hiru ardatz izango ditu: kirola, dibertimendua eta elkartasuna. Goizeko bederatzi eta erdietatik, jarraitzaileek aukera izango dute askotariko jarduerez gozatzeko txuri urdin esparruan. Futbola oso presente egongo da jardunaldi osoan. Aurreko urteetan bezala, futbol-eskolen arteko partidak jokatuko dira. Guztira 60 eskolak hartuko dute parte, gutxi gorabehera 1.500 neska-mutikok. Halaber, parte hartzeko dinamikari esker, familiek aukera izango dute erakusgarri honen bidez Gipuzkoa Solidarioa elkarte-ehunaren askotarikotasuna ezagutzeko.


Solidaridad ErrealarenEguna1200