“Aspanogi” Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen alde, Star Wars-eko pertsonaiek bisita solidarioa egingo dute Eureka! Zientzia Museora, 17:00etatik aurrera datozen larunbatean eta igandean. Bisitariak 501 Legioa eta bere R2-KT-koak dira, Star Wars R2-D2 saga galaktikoko droide maitagarriaren bertsio kustomizatua kolore arrosaz, sagaren jarraitzaile sutsuen erakunde donostiar batek sortua. Bi egun horietan, sarrerengatik biltzen duen diruaren %5 Aspanogi elkarteari emango dio museoak.
R2-KT robotaren sorrerak, 501. Legioko fundatzailetako baten, Albin Johnsonen, bizitza pertsonalarekin zerikusi zuzena du. 501.Legioa, “Star Wars”eko arropen nazioarteko elkarte bat da eta bere presentziarekin ekintza solidarioak bultzatzen ditu. 2004. urte amaieran, bere alaba txikiak garun-tumore bat zuela jakin zuen. Gaixorik zegoen bitartean,Johnsonek eta klubeko beste kideek R2-KT sortu zuten Katie txikiari laguntzeko. Momentu horretan, droidea, minbizia duten haurren sinbolo bihurtzen da.
Orduz geroztik 501. Legioak eta R2-KT robotak, Star Wars komunitatearekin batera, minbiziaren kontrako borrokarako dirulaguntzak lortzeko kolaboratzen du.
Apirilaren 22an eta 23an // 17:00etatik aurrera
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Eureka! Zientzia Museoaren ordutegia: 11:00-20:00. Star Warseko pertsonaiak 17:00etatik aurrera egongo dira.