Datorrena astelehenean, 2017ko Zorionaren Eguna ospatuko da, eta horretaz baliatuko da Gipuzkoa Solidarioa ekitaldi bat egiteko Kutxa Kultur Plazan, 17:00etatik aurrera. Esperientziak partekatzeko aukera, bizi-poza sortzeko borondatezko lanak duen garrantzia balioztatuz. Goiburua: zabaldu irribarreak, hedatu elkartasuna, utzi zeure aztarna. Bestalde, aurrera doaz maiatzaren 20an Olatu Talka egiteko prestalanak, jarduera inklusiboak programatu direlarik laugarren urtez jarraian.

 

Astelehenean, martxoak 20 // 17:00<19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua, Tabakalera)
Doako jarduera. Beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Izena ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | T -  943 001 702 (azkeneko eguna: ostegunean, martxoak 16)

 

Jarduerak

Elkarte desberdinen arteko ezagutza elkarbanatu.
Hozkailu Solidarioaren proiektua ezagutu.
Jolas kooperatibo bat egingo dugu, Tabakalerako txokoak ezagutzeko.
Boluntariotzak eskaintzen dizkigun onurak ospatuko ditugu, pastel eta guzti.

 

Zabaldu irribarreak, zabaldu elkartasuna

Solidaridad Sonrisa