Eureka!-ko Planetariumak bihar, ostirala, zuzeneko saio bikoitza eskainiko du, euskaraz eta gaztelaniaz, martxoan ikusi ahal izango dugun zeru goiaz: ikusi ahal izango ditugun konstelazio eta izarrik distiratsuenak, baita begi hutsez ikus daitezkeen bost planetak ere. Eta lurreko magnetosferaz eta horrek Lurreko bizitzan duen garrantziaz hitz egingo da. Astelehenean, Inauterietako Zientzia Txokoan, zientzia-ikuskizunak, eskulanak, Planetariumeko saioak eta haurtzaindegi-zerbitzua ere izango dira museoaren proposamenean.

Planetarium. Hilabeteko zerua

 

Ostiralean, otsailak 24
Adina: 8 urtetik gora
Saioak: 17:30 euskaraz // 16:15 gaztelaniaz
Iraupena: 40 min.

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 900  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ web

 

Eureka CieloMes 1200x600