Eureka! Zientzia Museoan, beti adi eskola-egutegiari, hilaren 27rako, astelehenerako, Inauterietako Zientzia Txokoa prestatzen ari dira. Aurrez, datorren asteburuan familia-jarduera interesgarria proposatzen dute, euskaraz eta gaztelaniaz: “Isaac Newton ezagutzen”. Eta Kutxa Ekogunea ere datozen inauteri-jaietan pentsatzen ari da, eta egoki prestatzeko datorren larunbatean eta igandean Haur Parkean, goizez eta arratsaldez, Euskal Herriko inauterietako pertsonaiarik herrikoienen mozorro-tailerrak egingo dira.
Eureka! eta Ekogunea, inauteri-klabean
- Xehetasunak