Eureka! Zientzia Museoak oporraldiari zuku guztia atera eta datorren astebururako familian gozatzeko jarduerak proposatzen ditu. Ostiral, larunbat eta igandean, 17:15ean, Gabonetako motiboekin glizerinazko xaboiak egiteko tailerra eskainiko du, eta gero etxera eraman ahal izango dira opari-kutxatxo batean. Egun berberetan 16:15ean eta Zientziaren Plastihistoria aldi baterako erakusketaren esparruan (irekita izango delarik urtarrilaren 15era arte) tailerra eskainiko zaie haurrei plastilinaz modela ditzaten zientzia-aurkikuntza batzuk.
Harremana
Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.es