Gipuzkoako lau ikasle gaztek, Europa eta Amerikako zentro ospetsuetan truke-esperientzia handia bizi izan dutelarik, Altuning Sariak irabazi dituzte, urtero I.M. Altuna Fundazioak, Foru Aldundiaren eta Kutxaren laguntzaz, ematen dituenak. Horietako hiru -Ander Galisteo, Carlos Aizpurua eta Ainhoa Ormaetxea- ingeniaritzak egiten ari dira Tecnun-en; eta laugarrena, Joseba Iztueta, arkitektura egiten EHUn. Horiek guztiek sari-ematearen aurreko gogoeta eta eztabaidan hartu zuten parte.
Flickr Suite Plugin ERROR! Flickr API Error: - "Photo "31856520196" not found (invalid ID)"
- Carlos Aizpurua Azconobieta. Lasarte, Tecnun. Teknologia Industrialen ingeniaritza. Atzerriko egonaldia AEBn, MIT-en. Gipuzkoa Teach proiektua: plataforma kolaboratiboa unibertsitateko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean, azken hauek orientatzeko, Harvard Unibertsitateko ereduan oinarrituta.
- Ander Galisteo Zabalo. Donostia, Tecnun. Telekomunikazio Sistemetan Ingeniaritza eta masterra. Atzerriko egonaldia AEBn, University of Houston-en. Machine Learning proiektua: diagnostiko medikoaren automatizazioa.
- Joseba Iztueta Eizmendi. Zarautz, EHU-UPV. Arkitekturako gradua. Atzerriko egonaldia Austrian, Kunstuniversität Linz-en. Gipuzkoarentzat eraikuntza jasagarriko eredua finkatzeko proiektua.
- Ainhoa Ormaetxea Martinez. Donostia, Tecnun. Teknologia Industrialen ingeniaritza. Ingeniaritza Industrialean masterra. Atzerriko egonaldia Australian, Griffith University-n. Inbio proiektua: inplanteetarako biomaterialak ikertzeko talentu gipuzkoarrak elkartzea..
Epaimahaiaren esanetan, lanen originaltasuna, izaera berritzailea, proiektuen lanketa maila eta gauzatzeko bideragarritasuna saritu dira. Irabazle bakoitzak 2.000 euroko saria jasoko du.