Eureka! Zientzia Museoko Planetariumean, datorren igandean aurreratuko digute laster iritsiko zaigun neguan ikusi ahal izango dugun ortzi edo zerua. Doako bi saiotan (11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz) zuzenean azalduko dizkigute neguko hilabeteetan gertatuko diren fenomeno astronomikoak. Azalpenekin batera, irudiak ikusiko dira Planetariumean gertakizun horiek simulatuz, horrela hobeto bistaratu eta ulertu ahal izateko. Hilabete hauetako astronomia eta astronautikari buruzko albiste garrantzitsuenak ere aztertuko dira. (+8)