Haurrentzako lantegi ugari asteburu osoan: plastilinaz, Zientziaren Plastihistoria erakusketaren esparruan, larunbat eta igandean, Eureka! Zientzia Museoan; Ricardo Martín argazkilariaren lanaz, larunbatean, Kubo-Kutxa aretoan; “Koloretako basoa”, Kutxa Ekogunearen Haur Parkean. Eta gazteentzat Kutxa Kultur Plazan, Sierpinski-ren bi kuboak ikusi ahal izango dira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako ikastetxeetako ikasleek muntaturikoak Matematika Txokoa programaren jarduera gisa.