Eureka! Zientzia Museoak Zientziaren Astea ospatuko du sarrera libreko egunarekin datorren igandean, hilak 13, 11:00etatik 20:00etara. Bisitariek doan bisitatuko dituzte instalazioak (simulagailuak izan ezik, ordaindu egin behar baitira) eta hainbat saiotan parte hartu: Elementuen magia Darwin aretoan, Elektrizitate-ikuskizuna Volta aretoan, eta Lurretik Unibertsora programa Planetariumean. Animalia erakusketa itxita egongo da animalienganako begirunez, bisitari kopuru handia espero baita.

 

Eureka interior1200x600