Ireki da epea Debagoieneko eta Debabarreneko enpresetan prestakuntza praktikoa jaso ahal izateko 30 beketakoren bat eskatzeko, Murua Balzola Fundazioak finantzatu, Kutxa Fundazioak kudeatu eta Bergarako UNEDek antolatuta. Lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat dira bekak, lan-merkatuan sartzea erraztu eta onuradunen enplegu-aukerak areagotu nahi dituzte. Bost hilabete (2017ko otsailetik ekainera) iraungo duten praktikak prestakuntza-ikastaro batez osatuko dira.


01 Helburua

Gazte tituludunei, lanbide-esperientziarik gabekoei, enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzea prestakuntza-aldian lorturiko ezagupenak garatzeko.

Prestakuntza praktikorako beka hauen bidez Debagoienean eta Debabarrenean lan-esperientziarik gabe dauden gazteen enplegagarritasuna bultzatu nahi da, horiek lan-merkatuan sartzea erraztu eta beraien enplegu-aukerak areagotu.

Era berean, praktika hauetan edukien multzo bat inplementatuko da, prestakuntza-ikastaro baten bidez, eta honek, gazte horien titulazioa osatuz, enpresaren ikuspegi globala izaten, bere funtzionamendua eta alderdirik garrantzitsuenak ezagutzen lagunduko du.


02 Euskarri juridikoa

Beka hauek Murua Balzola Fundazioak finantzaturiko ekintzen barruan sartzen dira, Kutxa Fundazioak kudeatuak, eta UNED-Bergara Zentro Elkartuaren lankidetzarekin, beren intendentzia eta antolaketari dagokionez.

Beharrezko estaldurak egingo dira dagokion istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibileko aseguruaren kontratazio bidez. Era berean, Murua Balzola Fundazioak, enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari Beka Programa honi dagozkion kotizazioak egingo dizkio, erreferentziatzat 1493/2011 Errege Dekretua hartuta

Beka hauek ez dute inolako lan-harremanik ezartzen praktikak egiten diren enpresekin, ezta Kutxa Fundazioarekin, ezta Murua Balzola Fundazioarekin eta ezta UNED-Bergarako Zentro Elkartuarekin ere.


03 Ezaugarri orokorrak

>> Beka kopurua: 30.

>> Iraupena: 5 hilabete (2017ko otsailaren 1etik ekainaren 30era).

>> Praktikaren garapena: enpresako praktikak astean 25 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera.

>> Prestakuntza-ikastaroa: Kutxa Fundazioak antolaturiko prestakuntza-ikastaro bat egin beharko dute bekadunek, UNED-Bergarako Zentro Elkartuarekin lankidetzan; 80 orduko iraupena izango du, astean 5 orduko saioak eginez, ostiraletan.

>> Bekaren diru-kopurua: Gehienez 1.842,00 € gordin (5 hilerokotan ordainduta), eta dirua Kutxabankeko kontu batean sartuko da, kontuaren titularra bekadunak izan behar duelarik.

Edozein kontingentziagatik, bekaren xede den praktika ezarritako epean baino lehenago amaitzen bada,
bekadunak jasoko duen kopurua benetan egin duen denboraldiaren proportziozkoa izango da.


04 Betebeharrak

  • Onuradunaren adina 18 eta 30 urte artekoa.

  • Langabezia-egoeran egotea, Lanbiden izena emanda.

  • Kutxabanken kontu baten titular izatea, horren bidez egingo baita bekaren ordainketa.

  • Egoitza fiskala Debagoieneko eta Debabarreneko (Gipuzkoa) udalerrietako edozeinetan izatea.

  • Aurrez lan-harremanik izan gabeak dagokien titulazioaren arloan.

  • Titulu akademiko ofiziala izatea:

Lizentziaturak edo Goi-mailako Unibertsitate-tituluak.
Lizentziaturak edo Erdi-mailako Unibertsitate-tituluak.
Erdi-mailako LH-ko Heziketa Zikloak (edo baliokideak).
Goi-mailako LH-ko Heziketa Zikloak (edo baliokideak).

  • Prestakuntza-izaera duten bekak direnez, titulazio berrienek izango dute lehentasuna.

05 Eskabideak eta emate-prozesua

Eskabide-epea: 2016ko azaroaren 18tik abenduaren 18ra.

Eskabideak egiteko dagokion formularioa bete behar da, eta hona bidali: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., ‘Gaia’ atalean Bekak/Becas jarrita [FORMULARIOA HEMEN].


Titulazioen kodeak ikusi
(beharrezkoa eskabidea betetzeko)

Dagokion harremana posta elektronikoz egingo da, enpresen eskarietara egokitzen den profila duten eskatzaileekin, eta gutxienez honako agiri hauek aurkezteko eskatuko zaie:

Langabezia txartelaren fotokopia (Lanbideko LEABD).
Curriculum vitae.
Espediente akademikoaren kopia, batez besteko notarekin.
Lan-bizitza (Gizarte Segurantzan eskatu)
Erroldatze-ziurtagiria.

Harremanetarako telefonoa: 943 76 90 33 (UNED-Bergara Zentro Elkartua)