Bizitza Zientifikoen Topaketarekin Eureka! Zientzia Museoak zientzia-bokazioak sustatu nahi ditu gazteen artean, eta datorren astelehenean, hilaren 7an, seigarren edizio honen bigarren zatia egingo du. DBHko 4. mailako eta batxilergoko ikasle berriek, beren irakasleekin, esperientziak partekatuko dituzte zientzia, teknologia eta ikerketako profesionalekin. Eureka!-k zientzia eta musika batu zituen eta joan zen asteburuan La Oreja de Van Gogh-ek bere “El planeta imaginario” disko berriaren aurkezpena aurreratu zuen han.
Bizitza zientifikoak eta “La Oreja”ren disko berria
- Xehetasunak