Guztira, Gipuzkoako 508 gaztek 2016-17 ikasturte hau osorik edo zati batean Europako Batasuneko goi-hezkuntzako ikastetxeetan egin ahal izango dute, Kutxak finantzatu eta Kutxabankek kudeaturiko Erasmus beken laguntzaz. Laguntzen zenbatekoa aldatu egiten da atzerriko unibertsitateetan dagozkien egonaldien arabera, eta bateragarria da beste erakunde publiko eta pribatu batzuek emandakoekin. Beken onura 863 euskal gazterentzat izango da, eta horietako %65 EHUn ari dira ikasten.
2016/2017 eskaera aurkeztu bazenuen kontsultatu HEMEN zure eskabidea onartu dugun ala ez.
863 euskal gaztek urte akademiko osoa edota honen zati bat Europar Batasuneko goi mailako zentroetan ikasi ahal izango dute, Kutxabankek kudeatuta Kutxa, BBK eta Vitalen Gizarte-ekintzek finantziatzen dituzten Erasmus bekei esker.
Deialdi honetan, aparteko egoera ekonomikoan dauden 39 gaztek ohiko laguntzen zenbatekoa bikoizten duten bekak jasoko dituzte, hau da 1.600 eurora artekoak. Gainerako bekak 800 eurora arte iritsi daitezke hautatutako pertsonek atzerriko unibertsitatean ikasturte osoa egiteko asmoa badute, eta 400 eurora artekoak izan daitezke lau eta sei hilabete bitarteko egonaldiak badira. Horrez gain, hilean 100 euroraino ematen dituzten beka zehatzak ere badira, lau hilabetez azpiko egonaldietarako.
Erasmus beka hauek jasotzeko eskariak egin dituzten ikasle gehienak EHU-koak izan dira. Unibertsitateko honetakoa da –Araba, Bizkaia edota Gipuzkoako kanpusetakoa– progamak onartu dituen lagunen %65, eta %21 Deustuko Unibertsitatekoa.